Autogestioaren ideia indartu asmoz, Mundukide Fundazioak uzta oparoak lortzeko bidea zabaldu nahi die nekazariei motoponpak eskuragai jarriz.
Uzta hauei esker, familiak eurak elikatzeaz gainera, ekoiztutako hori saltzeko aukera izango dute eta salmenta hauetatik lortutako irabaziek egingo dute posible mikrokredituak itzultzea, osotasunean ez bada ere, bai %90ean.
Menpeko ekonomi ereduari aurre
Bada, bide hau jarraituz, Mundukidek eskualdeko ekonomiaren hobekuntza, zein gosete, desnutrizio eta menpeko ekonomia ereduari aurre egitea du jomuga.
Ekimen honetako partaide izateko interesa duenak informazio diptikoak izango ditu eskuragai Laboral Kutxak EAEn zein Nafarroan dituen bulegoetan eta kredituak eman ahal izango dira Laboral Kutxare honako kontu korrontean: 3035 0001 56 0010122192.