Gipuzkoako Elikagai Bankuak 205.000 kilo jaki batu ditu

Ubane Madera 2016ko urt. 7a, 19:10

Azaroaren 27an eta 28an Debagoienean egindako elikagai bilketa handiak utzitako datuak helarazi ditu asteon Bergarako Elikagaien Bankuak:162.990 kilo elikagai eta 41.957 euro laguntza-bonotan eman dute herritarrek. "Euro/kiloak kalkulatuz gero, 204.947 kilo batu ditugula esan beharko genuke, eta horrek 2016 osorako elikagai mordoa ematen digu. Gogoan izan iazko kanpainan 191.000 kilo batu genituela, beraz, %7 gehiago batu dugu", esplikatu dute elikagaien bankutik.

Gauzak horrela, eskerrak eman gura dizkiete, beste behin, bilketan, batutako elikagaien kontaketan, sailkapenean eta pisatze lanetan parte hartu duten boluntario guztiei. Biziki eskertu nahi izan dituzte, era berean, elikagaiak eta bonuak dirutan eman dituzten guztiak, euren ekarpenarekin kanpaina hau "erabateko arrakasta" izatea lortu dutelako, eskualdeko elikagaien bankutik adierazi dutenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak