Huhezinema 2016 jaialdirako lanak otsailaren 10a bitartean aurkez daitezke

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko urt. 7a, 10:21

Euskal Film Laburren Jaialdiaren bederatzigarren edizioa egingo du Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko fakultateak martxoaren 16tik 18ra bitartean. 

Jaialdiaren hiru sailetan –sail ofiziala, Basque Culinary lehiaketa eta MUko ikasleen lehiaketa– parte hartzeko lanak otsailaren 10a bitartean bidal daitezke. Huhezinema.com atarian kontsulta daitezke sail bakoitzaren oinarriak. 

Hainbat berrikuntza 

Aurreko urteetan moduan, lanak Movibeta plataformaren bitartez aurkez daitezke, baina, oraingoan, Festhome plataforma erabiltzeko aukera ere izango da. 

Berrikuntza horretaz gain, beste hainbat ere izango dira: batetik, Ogeita4 Camera Solution enpresarekin lortutako akordioari esker, Goiena sariari hiru egunerako kamera materiala gehituko diotela antolatzaileek. Sari horrekin sortutako euskarazko film laburra Huhezinema 2017an aurkeztuko dute. Basque Culinary lehiaketan, ikasleez gain Euskal Herriko edozeinek parte hartzeko aukera izango duela ere berria da; eta baita ekoizpenerako edo banaketarako diru laguntza publikorik jaso ez duen lana saritzeko Vertigo saria berreskuratu dutela ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak