Asteburuan jokatu da Bergarako infantilen Gabonetako saskibaloi txapelketa –seigarren edizioa–. Antolatzaileak oso gustura geratu dira kantxan ikusitako kirol mailarekin eta zaleen erantzunarekin.
Nesketan, finalean bikain aritu zen talde bergararra, eta luzapenean galdu zuen Iraurgiren kontra, puntu bakarragatik. Zortzi talde lehiatu ziren nesketan eta zazpi, berriz, mutiletan.
Sailkapena, neskak:
1-Iraurgi
2-Bergara
Hirukoak:
June Zubiaurre (Iraurgi)
Jokalari onena:
Angela Etxaniz (Iraurgi)
Bergarako jokalari onena:
Leire
Sailkapena, mutilak:
1-Orio
2-Ointxe Arrasate
Hirukoak:
Joseba Aranburu (Orio)
Jokalari onena:
Joseba Aranburu (Orio)
Bergarako jokalari onena:
Gorka Gomez
Hiruko txapelketa
Urte amaierarekin jokatu zen, berriz, benjamin, alebin eta infantilentzako hiruko saskibaloi txapelketa –zazpigarrena–. Bergara Kirol Elkarteak antolatutakoa hau ere, gustura geratu ziren emandakoarekin. 169 lagunek hartu zuten parte, 43 taldetan banatuta.