Realarendako izan da Emakumezkoen XI. Gabonetako Arizmendi txapelketa

Azken minutuan Eguzkiñek sartutako golari esker Reala 2-1 nagusitu zaio Athletic taldeari Arizmendik antolatutako XI. Gabonetako txapelketan. Hirugarren geratu da Debagoieneko selekzioa.

Giro ona eta partidu dotoreak izan dira Ibarra futbol zelaian. Debagoieneko selekzioak galdu egin ditu bi partiduak; Realak 5-0 hartu du mendean eta Athleticak 3-0. Hala ere, maila polita erakutsi dute debagoiendarrek.

Azken partiduan Athletic hasi da irabazten Realaren aurka, baina Nereak laster berdindu du partidua, eta azken minutuan, Eguzkiñek sartutako golak garaipena eman die gipuzkoarrei.

Erlazionatuak

Reala nagusi Aretxabaletako futbol txepelketan

Aretxabaleta

Arizmendik antolatutako XI. Gabonetako txapelketan Reala 2-1 nagusitu zaio Athletic taldeari.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.