Partidu dotoreak izan dira Emakumezkoen XI. Futbol Txapelketan

Mirari Altube Arrese 2015ko abe. 30a, 21:48

Arizmendik antolatutako emakumezkoen txapelketak Gipuzkoako txoko askotatik etorritako futbol jokalariz bete du gaur, abenduak 30, Ibarra futbol zelaia. Partidu politak jokatu dituzte eta harmailak beteta izan dira jokalariak animatzen. Bihar, abenduak 31, Reala, Athletic eta Debagoieneko selekzioa izango dira nor baino nor gehiago.

Azkoititik, Mutrikutik, Lazkaotik, Eibartik... etorri dira jokalariak eta debagoiendarrekin egin dute bat, Bergarakoekin, Aloñakoekin eta Arizmendikoekin, besteak beste. Infantilak izan dira jokatzen goiztiarrenak, eta Aloña Mendi izan da txapelduna. Eguerdi partean kadeteek jardun dute norgehiagokan (argazkietan), eta Anaitasuna izan da garaile. Arratsaldean, ostera, kimuek jokatu dute, eta Eibarko taldea izan da txapelduna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak