Antxintxiketanek antolatuta Oñatin 2015 ixa 2016 San Silbestrea 16:30ean hasiko dute (izenematea 3 eurokoa). Ibilbideak zazpi kilometro izango ditu, eta amaieran herriko denda ezberdinek emandako produktuekin osatutako olatzarak zozketatuko dituzte. Arratsaldea girotzen joateko, baina, haurrendako ere lasterketak antolatuko dituzte.
Eskoriatzan, brindisarekin
Eskoriatzan, berriz, korrika egin aurretik eztarriak bustiko dituzte, ohitura den moduan, brindisa eginda (17:25), eta 17:30ean hasiko dute Silbestradie, V Milia Manuel Muñoz saria. Eta korrika egin ostean 18:00etan luntxa egingo dute.
Aretxabaletan, lehenengoz
Eta Aretxabaletarrek herrian bertan agurtu ahal izango dute urtea korrika, orain arte moduan inguruko herrietako lasterketetara joan barik. Herriko kaleetan egingo dute lasterketa 16:00etan hasita (5 km). Izena 15:00ak eta 15:45 bitartean eman beharko da, Pagaldaixena lokalean (debalde). Eta lau modalitate zehaztu dituzte antolatzaileek: norbanakoak, bikoteak, familiak eta kuadrillak. Bukatutakoan jatekoa eta edatekoa egongo dira.