Maecenas Kapitalek Azpeitiko Fagor Grupo Mueble erosi du

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko abe. 30a, 09:30

Zailtasunetan dauden enpresak erosten eta berregituratzen dituen funts bat da Maecenas Kapital, egoitza Madrilen duena, eta Azpeitiko Fagor GM altzari enpresa bere esku geratu da. Hala, Mondragon Inbertsioak atalak eta langileek osatutako kooperatibak elkartean eutsi egingo diete kapitalaren % 24,5ari eta lanpostuei.

Fagor Grupo Mueblek batez ere hoteletarako altzariak egiten ditu eta "jarduera zabaldu" ahal izango omen du Maecenas Kapitalek orain. FGM Mondragon taldeko kooperatiba bat zen eta zailtasun ekonomiko handiak izan ditu azken urteotan, altzari salmenten beherakadaren ondorioz. Langileek beste kooperatiba berri bat sortu dute eta horren bidez FGM berriaren zati bati eutsiko diote. Mondragon Inbertsioak atalak ere parte hartuko du proiektu berriaren hasieran.

FGMri norabide aldaketa "handia" emango omen diote, salmentak handitzeko helburuz eta asmoa da 2016an fakturazioak 10 milioi euro gainditzea. Fagor GMren negozioa egonkortuta omen dago hoteletan, atzerrian egindako ibilbideari esker bereziki, eta aurrerantzean ere nazioartea eta AEB izango dira apustu nagusiak.

Francisco Vera presidente berriaren esanetan, gaur egun, 8 milioi euroko eskaria dute nazioartean, Hilton Hotels and Resorts, Accor, Holiday Inn, Melia eta beste kate ezagun batzuetatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak