Jon Ugarteburu Euskadiko selekzioarekin jokatzen dabil

Xabier Urtzelai 2015ko abe. 29a, 15:59

Atzoko partiduan ateratako talde erretratua.

Ointxe!ko saskibaloi jokalari Jon Ugarteburu elgetarrak Euskadiko selekzioko hautatzailearen deia jaso du Gabonetara begira, hainbat entrenamendu saioetan parte hartzeko, eta Barakaldo Hiria torneoa jokatzeko. Hala, atzo irabazi egin zuten Portugalen kontra, eta finalean kataluniaren kontra neurtuko dituzte gaur indarrak.

EBA mailan jokatzen dabil Jon Ugarteburu, Mondragon Unibertsitatean, eta elgetarra Gabonetako atsedenaldia selekzioaz jokatzeko aprobetxatuko dabil. Hala, atzo kantxatik bertatik jarraitu ahal izan zuen euskal selekzioaren garaipena, eta gaur finalean izango da, Kataluniaren kontra. Hemen euskal selekzioaren zerrenda:

Arabako federaziotik:

  • Josu Andres (Venta De Baños)

Gipuzkoako federaziotik:

  • Gaizka Maiza (Iraurgi Saskibaloia)
  • Jon Ugarteburu (Arrasateko Ointxe K.E.)
  • Aitor Astigarraga (Iraurgi Sakibaloia)
  • Asier Azpeitia (Easo Saskibaloi Taldea)
  • Julen Egaña (Zarautz K. E.)
  • Mikel Sanz (Easo Saskibaloi Taldea)
  • Xabeir Beraza (Easo Saskibaloi Taldea)

Bizkaiko federaziotik:

  • Mikel Sainz De La Maza (Santurtzi C. B.)
  • Jagoba Guerrero (Loiola Indautxu)
  • Javier Gonzalez De Langarica (Bilboko Unamuno S. K.)
  • Xabier Arriaga (Club Orense Baloncesto)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak