Arrasaten, Bergaran eta Elgetan, dagoeneko, Bilbora joateko autobus txartelak jarri dituzte salgai.
Arrasaten, goizetik joateko txartelak Irati tabernan eskuratu daitezke, eta arratsaldez joateko, berriz, Kajoi, Taupa, Irati, Txitxinpe eta Meneta tabernetan; txartel bakoitzak hamar euro balio du eta autobus guztiak mobilizazioa amaitutakoan bueltatuko dira.
Bergaran, presoen aldeko lagunek adierazi dutenez, "herriko taberna gehienetan" salgai daude autobuserako txartelak.
Elgetan, Haizea tabernan eman ahalko da izena, urtarrilaren 9ra arte, beti ere eserleku kopurua bete arte; autobusa 16:00etan aterako da plazatik.