Sektorekako azterketa xeheagoak agerian jartzen duenez, 2015eko azaroan, Erauzketa industriak (%0,8), eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%0,5) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak honako azpisektoreetan izan ziren: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-1,2) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (%-0,7).
2015eko azaroan, 2014koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak honako alorretan izan ziren: Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza (%2,0) eta Garraio materialaren fabrikazioa (%1,7). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-22,8), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-3,9).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, aurreko hilaren aldean, azaroan sektore-talde handietako prezioen bilakaerak askotarikoak izan ziren. Energiaren prezioak %0,6 jaitsi dira, eta Bitarteko ondasunenak, %0,4; Ekipo ondasunenak, aldiz, %0,2 gehitu dira eta Kontsumo- ondasunenak %0,0; horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,1 gehitu eta iraunkorrenak %0,1 jaitsi dira.
Ondasun-talde handi horietako prezioen aldakuntzak negatiboak dira urte artean, Ekipo ondasunetan izan ezik, non %0,7 gehitu diren. Energia %-12,2; Bitarteko ondasunak %-2,4; Kontsumo-ondasunak %-0,4. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %- 0,2, eta ez-iraunkorrenak %-0,5.