Fakturak egin eta emateko betebeharra otsailaren 26ko 8/2013 Foru Arauan zehazten da, eta kontrol kanpaina 2015rako onartutako Zerga Egiaztapenetarako Planean jasotzen da. Ikuskaritzako Zuzendariordetzak horri jarraituz egin du kontrol jarduera hori.
Saltokien artean, zazpi kasutan (%20), agenteek identifikatu aurretik jaso dituzte fakturak. Tiketak aztertuz gero, legea 12 kasutan betetzen dela ikusi dute. Besteetan, arau-apurtzeak askotarikoak izan dira: identifikazio fiskaleko zenbakia falta zen, fakturaren zenbakia edo produktua identifikatzea falta zen edo BEZ ez zen aipatzen. Horrek guztiak isunak ekar ditzake.
Taxien sektoreari dagokionez, egindako fakturak jaso eta erregistratu dira sistema informatiko baten bidez. Lau kasutan (%22) tiketa aktuarioak eskatu gabe eman da. Puntu horretan, isunaz harantzago, departamentuak terminal fiskalaren sistematik kanpo utzi ditzake zergadunak.
Foru departamentuak esan duenez, bezeroari faktura emateko eginbeharrak jarduera ekonomikoaren gardentasuna ziurtatzea du helburu. Hori dela eta, aldikako ikuskapenak egiten jarraituko du Foru Aldundiak.