Epaimahaikideen artean berriz, izen handiko Juan Maria Arzak sukaldaria, Joxe Mari Eizeaga Basque Culinary Centerreko zuzendaria eta Illarra jatetxeko Joxean Eizmendi sukaldaria.
Jose Luis Zubia, Eskoriatzako Pates Zubia enpresako ugazabak XX. Euskal Herriko Txistorra Lehiaketako lehen saria lortu du. Atzo, San Tomas egunez ospatu zen, Donostian, eta 25 parte-hartzaile izan ziren, Euskal Herriko herri desberdinetatik joandakoak. Bestalde, Bergarako Aritzeta auzoko Etxague Azpikoa baserriko Mari Karmen Etxeberriak, bigarren saria lortu zuen barazkien sailean.
Epaimahaikideen artean berriz, izen handiko Juan Maria Arzak sukaldaria, Joxe Mari Eizeaga Basque Culinary Centerreko zuzendaria eta Illarra jatetxeko Joxean Eizmendi sukaldaria.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.