Luzarragak gazte ekintzaileak sortzeko ekarpen handia egin duela uste du Ashokak, izan ere, irakaslea Lidergo Ekintzaileko eta Berrikuntzako graduaren ardatza da, eta gradu hau ezaugarri horiek dituen gradu ofizial bakarra da Espainian.
Luzarragaz gain Ana Urrutia doktorea eta Rafael Matesanz nefrologoa saritu zituzten, hautaketa-prozesu zorrotz baten ostean. Aurrerantzean, sarituak Ashokaren kide izango dira betiko beren lanaren inpaktua handitu ahal izateko sarearen babesarekin. Luzarragaren kasuan, Ashokaren ustetan Espainian ekintzailetza arazo larria dago eta horregatik saritu dute bera; gazte ekintzaileen belaunaldi bat sortzeagatik hezkuntza-eredu berri baten bitartez.
Ikaslerik gabeko gradua
LEINN gradua Irun, Oñati, Bilbo, Madril, Bartzelona, Valentzia, Shangai eta Indian eskaintzen du Mondragon Unibertsitateak.
Bertan ez dago ikaslerik, ezta irakaslerik ere. Ekimenaren bitartez ikasten da; leinnerrek benetako enpresa bat sortu behar dute lehenengo egunetik eta helburu jakin batzuk bete behar ditu honek. Graduak irauten dituen lau urteetan enpresa hori garatzen jarraitzen dute.