Gabonetako eskaintza anitza egongo da haur, nerabe eta gazteentzat

Idoia Davila 2015ko abe. 17a, 16:03

Debagoieneko hainbat herritan ume eta gazteei zuzendutako ekintza ugari egingo dira Gabonetako oporretan zehar.

Txikienentzat

Arrasateko ludotekan 3 eta 11 adin tartekoentzat honako ekintzak antolatu dituzte:

  • Abenduak 28. Inuxente eguna, 17:00-20:00.
  • Abenduak 29. Ludotxef, 17:00-20:00.
  • Abenduak 30. Arrikrutzera irteera, 9:15etan.

Eskoriatzako ludotekan:

  • Abenduak 18. Txokolate jana eta jolasak, 17:30.
  • Abenduak 22. Zuk zeuk sortu, 17:00.
  • Abenduak 23. Ludotxef, 17:00.

Oñatiko ludotekan:

  • Abenduak 18. Gozogintza tailerra, 17:00.
  • Abenduak 21. Gabonetako postalak.
  • Abenduak 22. Zine erraldoia. 

Bergaran ere ekintza ugari gozatu ahal izango dituzte haurrek:

  • Abenduak 19. Laborategiko jolasak museoan, 12:00-14:00.
  • Abenduak 28 eta 29. Jolas parkea Labegaraietako kiroldegian. Eguneko sarrera 3 euro eta 4 euro bi egunekoa.
  • Urtarrilak 2, 3 eta 4. Jolas parkea Udal pilotalekuan (8 urteetik beherakoentzat). Eguneko sarrera 3 euro eta 7 euro hiru egunekoa.

Honez gain, Aretxabaletan Gabonetako parkea antolatuko da kiroldegian abenduak 22 eta 23an. Goizean 11:00etatik 13:00etara joan ahal izango da eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. 

Bergaran gainera abendu guztian zehar barraka bat egongo da Fraiskozuri plazan, eta ostiralero eta larunbatero atrakzio ezberdinak ari dira antolatzen Seminarioko patioan.

Gazteei zuzenduta

Gazteei dagokionez, Arrasateko Gaztegunea abenduaren 26an irekiko dute eta hainbat ekintza antolatu dituzte hurrengo egunetarako. Hauetan izena emateko gazte txokoetara, Gazte bulegora edo Txatxilipurdira joan behar da.

  • Abenduak 27. Oparigintza tailerra, 17:00-21:00.
  • Abenduak 27. Gasteizeko izotz pistara irteera, 10:00etan. 10 euro.
  • Abenduak 28. Sustraibarri tailerra.
  • Abenduak 29. Urteko azken gazte afaria, 18:00-22:00.
  • Abenduak 29. Paintball irteera Iturgutxira, irteera 10:00etan. 15 euro.

Aretxabaletako Gazte Lekuak ere izango ditu gazteentzako ekintzak Gabonetan eta izena emateko azken eguna domeka izango da.

  • Abenduak 26. Apari pasada eta Euskal Selekzioko partidua Gazte Lekuan.
  • Abenduak 27. Gasteizeko izotz pistara irteera, 10:00etan. 10 euro.
  • Abenduak 28. Gazte bazkaria eta Sustraiberri tailerra

Bergaran, aldiz, hainbat txapelketa eta torneo antolatu dituzte gazteendako:

  • Abenduak 26 eta 27. Saskibaloiko 3x3 txapelketa Udal pilotalekuan. Izen-ematea eskoletan abenduaren 18ra arte.
  • Abenduak 30. Hockey 4x4 torneoa Labegaraietan. Izen-ematea eskoletan abenduaren 18ra arte eta Labegaraietan 22ra arte.

Gainera, herri bakoitzeko eskaintzaz gain, aurten lehen aldiz Debagoienan ekintza bateratu bat antolatu da. Goiengazte eguna da ekitaldi hau, Oñatin ospatuko da abenduaren 30ean. Bailarako nerabeak elkar ezagutu daitezen eta elkarlanean aritu daitezen antolatu da. Arratsaldeko 16:00etatik gaueko 21:00etara izango da eta sukaldari dema eta gazte kontzertuak egingo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak