Zuzenketak Batzar Nagusietako Ogasun eta Finantza Batzordean eztabaidatu eta bozkatu ziren martitzenean.
EH Bilduk proposatutako lau ekimen onartu dira. Horietatik bi, 900.000 euroko balioarekin, ekonomia sustapen arloan izan dira. Batetik, zailtasunak dituzten enpresa txikiei laguntzeko 600.000 euro bideratuko dira, eta, bestetik, tokian tokiko enplegua sustatzeko, beste 300.000. Landa garapenaren arloko bi zuzenketek lehen sektorea sustatzeko bi programa beste 400.000 eurorekin indartzea proposatzen zuten.
Alderdi Popularraren bost erdibideko zuzenketa ere onartu dira, bakoitza 50.000 euroko balioarekin, eta denak ekonomia sustapenaren arlokoak. Hobekuntza horiek enpresen arteko elkarlana laguntzea, ekintzailetza sustatzea, heziketa duala, industriarendako plan estrategikoak eta tokiko talentuak indartzea dute helburutzat.