Abenduaren 26an hasita, Ointxe!-ren Gabonetako saskibaloi torneoa jokatuko dute

Xabier Urtzelai 2015ko abe. 16a, 12:17

Aurten ere Ointxe! taldeak gazte mailako puntako taldeak gonbidatu ditu abenduaren 26an, 27an eta 28an egingo duten Gabonetako txapelketarako, Laboral Kutxa Saria. Aurten Frantziako bi talde gonbidatu dituzte.

Ointxe!-ren Gabonetako gazte mailako saskibaloi txapelketak zortzi urte beteko ditu aurten, eta antolatzaileek azken urteotako formatuari eutsiko diote, hiru egunez sei talde izango dira zein baino zein gehiago. Eta, dagoeneko klubak baieztatu ditu MUko gazteekin batera ze beste bost talde izango diren Iturripen: Salesianos Soto Piratas (Soto del Real, Madrid) Take Tolosa, San Cernin (Iruñea) eta Frantziatik etorriko diren bi taldeak, Pau ingurukoak diren Jsmirepeux eta Lons Basket.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak