Eskoriatza eta Luko artean erabat itxiko dute AP-1 autobidea gaur gauean

Eneko Azkarate 2015ko abe. 16a, 08:24
Aurtengo martxoan gertatu zen lehen aldiz luizia Eskoriatzako tarte horretan.

Gaur, eguaztena, 23:00etan itxiko dute eta eguen goizaldera arte, 06:00ak arte egongo da itxita. Eskoriatza eta Luko arteko tartean. Hala eman du aditzera Bidegik. "Orain dagoen by pass-a kendu eta, horren ordez, autobidearen espazioa berrerabiliz, trafikoaren joan-etorria erraztuko duen saihesbidea egingo da".

Bestalde, oraingo zapatuan, hilaren 19an, trafikoa nabarmen igotzea aurreikusten da, Gabon egunak direla eta. Horretarako, autobidean egokituko duten saihesbide honekin, Gasteizeko noranzkoan bi errei zabalduko dituzte eta beste bat Eibarko noranzkoan. Bi norabideko trafikoak hormigoi-hesiarekin berezituta egongo dira.   

AP-1 autobidean, Eskoriatzako puntu horretan (120,450 KP), lerradura baten ondorioz lur-erauzketa egon zen. Gaur egingo ditizten lan horiekin, trafikoaren joan-etorria eta ezponda egonkortzeko lanetan ari diren langile eta makineriak behar duten mugikortasuna bermatuko da, Bidegitik adierazi dutenez.
Alternatiba moduan AP-1 autobidea itxita egongo den gaueko ordu horietan GI-627 errepidea erabiltzea gomendatzen da. Gatzagatik zein Arlabandik egin ahal izango da bidaia, edozelan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak