Bergararen eta Aretxabaletaren arteko partiduan Ibai Leizeagak egin du 1-0ekoa. Lehenengo zatian mahoneroak gehiago izan dira, Aretxabaleta baloi luzeko jokaldietan ahalegindu da kontrarioaren areara iristen, baina gol aukera garbirik sortu barik. Hala, bigarren zatian markagailua kontran Aretxabaletakoek aurrera egin dute, Bergara gehiago estutuz, baina orduan aprobetxatu dute mahoneroek lasaitasunaren gola egiteko (Aitor de Benitok faltaz, 80. minutuan).