Bertsotan baino, bertsoekin jolasean

Xabier Urtzelai 2015ko abe. 12a, 10:02

Etorkizun laburrean bailaran izango ditugun bertsolari handiak Eskoriatzan batu ziren atzo, egubakoitza, iluntzean. Hankamotx bertso eskolako lagunek antolatu zuten hitzordua, eta Aretxabaletako Lekaixoka bertso eskolako gazteak, Aramaiokoak, Arrasatekoak, Bergarakoak eta Oñatikoak batuko zituzten. Bertsotan hasi aurretik, hori bai, sabela bete zuten.

Urtero egiten dute sasoi honetan Bertso Eskola Gazteen Topaketa, baina lehenengo aldia zen Eskoriatzara etortzen zirena. Koadrila polita batu zen, eta bailarako gazteek taulagainean erakutsi zuten bertsotan egitea bai, baina bertsoekin jolas egitea ere posible dela. Kantuan ibili ziren, bertsolari ezagunak imitatu zituzten, eta boxeo borrokaldia ere antzeztu zuten, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak