Garazi Erostarbe eta Zigor Urain, Gipuzkoako txapeldunak

Xabier Urtzelai 2015eko abenduaren 11

Martitzenan Beasainen egin zuten ziklo-kros lasterketan Gipuzkoako txapelketa egon zen jokoan, eta bailarako bi ziklistak jantzi zuten txapela. Master 40 kategorian Zigor Urain izan zen lasterketako gizonik azkarrena, eta Gipuzkoako txapelduna (Dorletako Ama, Vibike). Eta kadete mailan Oñatiko Garazi Erostarbe (Arrikrutz Kobak) sailkapenean laugarren izan zen, eta horrekin batera, gipuzkoar onena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak