Bailarako bertso eskola Gazteen Topaketa egingo da gaur, Zaldibarren

Imanol Beloki 2015ko abe. 11a, 12:00
Iaz, Lekaixoka bertso eskolakoek antolatu zuten topaketa. | Imanol Soriano

Urteari amaiera emateko, Hankamotx bertso eskolak, bailarako bertso eskoletako gazteak elkartuko ditu gaur, Zaldibar antzokian, 18:00etan. Aretxabaletako Lekaixoka bertso eskolako gazteak, Aramaiokoak, Arrasatekoak, Bergarakoak eta Oñatikoak batuko dira, eta bertsoz jositako arratsaldea pasako dute lagun artean.

Urtero egiten duten hitzordua izan arren, lehen aldiz antolatu da Bertso Eskola Gazteen Topaketa Eskoriatzan, eta, gutxi gorabehera, 25 lagun elkartuko dira Zaldibar antzokian.

Bertso-joko ezberdinak

Bertsoei hasiera eman aurretik,  batzen diren guztiek merienda egingo dute antzokiaren kanpoan, oholtzara igo aurretik. Bapo jan ondoren, bertso eskola bakoitzak aurrez prestatutako bertsoak abestuko dituzte. Gero, hainbat jolas izango dira, eta horretarako, bertso eskoletako gazte guztiak elkarren artean nahastuko dira. Amaitzeko, berriz, bat-bateko bertsoak egingo dituzte, bakoitzak bere abileziak erakusteko. 

Sarrera doan izango da, eta bertsoekin gozatu nahi duenak aukera dauka bertara joateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak