Euskarazko hedabideen balio sozialari buruzko ikerketa pilotua aurkeztuko dute astelehenean unibertsitatean

Jon Berezibar 2015ko abe. 11a, 09:19
Iazko jardunaldiaren aurkezpenetako bat, Mikel Irizar.

Gertuko komunikabideen jardunaldia egingo dute astelehenean HUHEZIren Aretxabaletako fakultatean eta bertan aurkeztuko da Jaurlaritzak eskatutako euskarazko hedabideen balio sozialari buruzko ikerketa pilotuaren lehen emaitza, Goiena eta Berria taldeetan egindakoa.

Mondragon Unibertsitatearen Hezikom ikerketa taldeak antolatu du jardunaldia eta ikerketa aurkezteaz gain zenbait eragilek euskarazko hedabideen balioaren pertzepzio sozialak azalduko dituzte eta Martí Petit ikerlari kataluniarrak gaiaren inguruko ikuspegi orokorra eskainiko du.

Ikerketa pilotuari dagokionez, Eneko Bidegain, Hezikomeko kideak aurkeztuko du eta ostean MUko irakasle Ainhoa Larrañagak moderatutako mahai-inguruan Alberto Barandiaranek (Hekimen), Martxelo Otamendik (Berria) eta Iban Arantzabalek (Goiena), herri ekimeneko euskarazko hedabideen balio sozialari buruz jardungo dute. Jardunaldietan EHUko eta Deustuko ikerlariek ere hartuko dute parte. 

Egitaraua

  • 09:00-09:15 Agurra eta jardunaldien aurkezpena. Jon Altuna, MONDRAGON UNIBERTSITATEko Errektoreorde Akademikoa.
  • 09:15-10:00 "Apuntes acerca del debate en torno al valor social de los medios de comunicación". Martí Petit. Consell de l'Audiovisual de Catalunya.
  • 10:00-10:45 "Propuesta metodológica para la cuantificación del valor social de las organizaciones". José Luis Retolaza (Deustuko Unibertsitatea; Deusto Business School) eta Leire San-José (EHU; ECRI Ethics in Finance).
  • 10:45-11:15 Kafea.
  • 11:15-11:45 "Euskarazko komunikabideen balio soziala neurtzen: Goiena eta Berria-n eginiko ikerketa-pilotua". Eneko Bidegain (MONDRAGON UNIBERTSITATEA, Hezikom ikerketa taldea).
  • 11:45-13:00 "Balio soziala: euskarazko herri ekimeneko komunikabideen pertzepzioa". Alberto Barandiaran (Hekimen), Martxelo Otamendi (Berria-EKT), Iban Arantzabal (Goiena). Moderatzailea: Ainhoa Larrañaga (MONDRAGON UNIBERTSITATEA).
  • 13:00-13:15 "Balio soziala: EITBren pertzepzioa". Andoni Aranburu EITBko Estrategia eta Komunikazio zuzendaria.
  • 13:15-13:45 Itxiera eztabaida.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak