Garraio berezi bat matxuratuta dago Elorregiko biribilgunean, ez aurrera ez atzera, eta auto ilara luzeak ari dira sortzen, ondorioz. Ertzaintzatik emandako informazioaren arabera, Oñatirako noranzkoan, GI-2630 errepidean, hiru kilometroko ilara osatu da dagoeneko, eta zirkulazioa bideratzen ari dira. Erabiltzaileek telefono bidez jakinarazi digutenez, Arrasaterako bidean ere zirkulazioa ohi baino motelagoa da eta Epeleko biribilguneraino, gutxienez, heltzen da auto ilara; askok autobidea hartu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.