Azaroaren 29an, ospatu zen alebin mailako areto futboleko hiruko txapelketa Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian. Guztira, Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Arrasateko 18 taldek hartu zuten parte eta oso giro polita sortu zen. Txapelketa, Eskoriatzako kirol-elkarteak antolatu zuen, Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza fakultateko ikasle batzuen laguntzarekin.
Talde guztiak hiru multzotan banatu ziren, eta hasiera batean, multzo bereko taldeen aurka liga bat jokatu zen. Multzo bakoitzeko txapeldunek, eta multzo guztien artean bigarren talde onenek finalaurrekoa jokatu zuten. Baina aurretik, merienda txiki bat banatu zitzaien parte-hartzaile guztiei agortutako indarrak berreskuratzeko.
Ondoren, finala ospatu zen Onenak eta Kurtzebarri 666 taldeen artean. Partidua emozio handiz bizi zuten bai jokalariek, eta baita harmailetan animatzen ari ziren ume zein guraso guztiek ere. Azkenean, partidu oso berdintsua jokatu ondoren, Kurtzebarri 666 taldea izan zen txapelketako irabazlea, bere lehiakideari 3-2 irabazita.