Hildakoen %51,2 gizonezkoak ziren, eta %48,8, emakumezkoak. 80 urte edo gehiago zituzten hildakoen %63,7k. Hil ziren emakumeen %74,6k zuten 80 urte edo gehiago, eta %53,2k, gizonezkoen kasuan. 100 urte edo gehiagorekin hil ziren 60 biztanle, eta horietatik 51 emakumeak ziren. Bestalde, urte 1 edo gutxiagoko 12 ume hil ziren, 8 mutiko eta 4 neskato.
Heriotza kausa nagusia tumoreak izan ziren: 1.519 heriotza eragin zuten. Zirkulazio-sistemaren gaixotasunak izan ziren kausa 1.278 kasutan; bion artean, heriotzen %58 eragin zuten. Arnas-aparatuko gaixotasunek 429 heriotza eragin zuten (%8,9).
Nerbio sistemaren gaixotasunak (Alzheimer, Parkinson…) gehitu ziren gehien (%9) aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Gizonen artean, minbizia; emakumeen artean, bihotzeko gaitzak
Gizonen artean tumoreak dira heriotza-kausa nagusia, %50 hilgarriago emakumeen artean baino. Emakumeen artean gaixotasun kardiobaskularrak dira hilgarrien, gizonen artean baino %20 gehiago. Gizonentzat arnas-sistemaren gaixotasunak dira hirugarren heriotza-kausa, %55 hilgarriago emakumeentzat baino; emakumeentzat hirugarrena nerbio-sistemaren gaixotasunak, %34 hilgarriago haientzat gizonentzat baino.
2015eko udaberrian, biztanle-galera gertatu zen EAEn: 142 biztanle gutxiagorekin bukatu zen urtaroa. Gipuzkoan, 62 biztanle gutxiago ziren; Bizkaian, 377 gutxiago, eta Araban, 173 gutxiago.