Euskal industria %4,7 hazi da iazko urritik

Leire Kortabarria 2015ko abe. 6a, 08:00

Euskadiko industria sektorea %4,7 hazi da iazko urritik aurtengora bitartean. Urtaroen eragina zuzenduta, %2ko hazkundea izan du. 2015eko lehenengo hamar hilabeteetan, %3,5eko hazkunde pilatua izan du. Eustatek emandako datuetatik ondorioztatzen da hori.

2015eko urriko indizeak joera positiboa izan du lau industria talde handietako hirutan. Hala, Ekipo-ondasunak %10,7 hazi dira; Bitarteko ondasunak ,%4,0; eta Kontsumo-ondasunak, %1,8. Energia, berriz, %4,0 jaitsi da.

2015eko urriko hil arteko aldakuntza, irailaren aldean, positiboa izan da industri talde handi guztietan. Kontsumo-ondasunak %2,4 hazi ziren; iraunkorrak, %3,9, eta ez-iraunkorrak, %1,9. Ekipo-ondasunak %1,4 hazi ziren; Bitarteko ondasunak, %0,6; eta Energia, %3,6.

Garraio materialetan, hazkunderik handiena

Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2015eko urrian, urte artean (iazko urritik hona), hauek izan dira: Garraio materiala, %12,5; Zura, papera eta arte grafikoak, %10,2; Makineria eta ekipoa %7,9; Metalurgia eta metalezko produktuak, %4,2. Eta, kontrako aldean, urte arteko jaitsiera handienak hauek izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %-4,5; eta Elikadura industriak, edariak eta tabakoa, %-2,3.

Urriko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Gipuzkoan (%8,6), Araban (%5,4), eta Bizkaian (%0,5). Hil artean, 2015eko irailaren aldean, bilakaera positiboa izan da Gipuzkoan eta Bizkaian, eta negatiboa, Araban: Gipuzkoan %+3,9, Bizkaian %+1,4, Araban %-0,6.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak