Iñigo Urkullu lehendakariari elkarrizketa egin dio Goiena papera-k gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, kaleratu duen zenbaki berezian. Tokikom elkarteko beste toki aldizkari batzuekin batera eginiko elkarrizketa da, gehigarri berezi baterako. Lehendakariak dio euskara dela "gizartearen bateratzaile" eta etorkizunean euskararen eta beste hizkuntza batzuen, bereziki, gaztelaniaren arteko bizikidetza, benetako berdintasun egoeran gerta dadila amesten duela. Elkarrizketa oso-osorik, beheko estekan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.