Oraingoan, bikote

Xabier Urtzelai 2015ko abe. 2a, 17:12
Irujo eta Rezusta aurrez aurre izan dira aurten; orain, bikotea osatuko dute.

Buruz Burukoan aurrez aurre izan dira Irujo eta Rezusta aurten, eta hastear dagoen Eskuz Binakoan bikotea osatuko dute. Aste barruan aurkeztu dituzte Aspe eta Asegarce enpresek txapelketara begira izango dituzten ordezkariak. Eta, Beñat Rezusta pilotari bergararrak ez du nolanahiko bikotea izango; Finala galdu berri, ikusteko dago Iberokoak txapelketa hontan errebantxarako zenbaterainoko amorrua izango duen.

Egubakoitzean Zumaian hasiko den txapelketan pilotak berak jarriko du bakoitza bere lekuan, baina aurrez, Irujo-Rezusta bikotea da Asperen apustu sendoetako bat. Eta eurekin batera, azpimarratzekoa da Ezkurdiak eta Barriolak osatuko dutena. Asegarceren partetik ez dago zalantzarik, Aimar Olaizolak aurten bi txapela jantzi berri dituen Urrutikoetxea izango duelako atzean lagun, eta eurak dira taldekako kanporaketa gainditzeko faborito.

Hala, abenduaren 4tik urtarrilaren 17ra final-laurdenetako lehenengo itzulia jokatuko dute –ligaxka eran–, eta jarraian, martxoaren 6ra arte jokatuko dute bigarren itzulia. Final-erdiak martxoaren 12 eta 27 bitartean jokatuko dituzte, eta apirilaren 10ean izango da finala -erabakitzeke dago non.   

Txapelketako bikoteak:

Aspe

  • Altuna III-Merino II
  • Ezkurdia-Barriola
  • Irribarria-Zubieta
  • Irujo-Rezusta

Asegarce

  • Artola-Albisu
  • Bengoetxea VI-Untoria
  • Berasaluze II-Beroiz
  • Olaizola II-Urrutikoetxea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak