Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, lur-jausi bat egon da AP-1 autobidearen 121 kilometroan, Eskoriatza inguruan euriteen ondorioz. Eskoriatzako ordainlekutik Lukura arte itxi egin dute autobidea bi noranzkoetan. Gauzak horrela, trafikoa Leintz-Gatzagara eta Arlabanera ari dira desbideratzen. Bihar goizera arte, balorazio berria egin arte, itxita egongo da bide zati hori, Aintzane Oiarbide diputatuak agerraldian azaldu duenez, "segurtasuna bermatzeko".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.