Malen Ruiz de Azua, eta Istar Dapena, atleta onenen artean

Xabier Urtzelai 2015ko aza. 24a, 17:59
Malen Ruiz de Azua, ezkerrean, eta Dapena, eskuman, sari banaketan.

Joan den asteburuan banatu zituen Gipuzkoako Atletismo Federazioak 2015eko atleta onenen sariak, eta galan bi arrasatear nabamendu ziren, Malen Ruiz de Azua, eta Istar Dapena.

Urteak dira Arrasatek ez duela kalerik egiten, federazioak antolatzen duen atletismo galan urtero nabarmendu izan da etxeko ordezkariren bat –edo hainbat– eta oraingoan Malen Ruiz de Azuaren eta Istar Dapenaren lana saritu dute. Malen Ruiz de Azua Gipuzkoako atleta onena izendatu zuten –kategoria guztietan– denboraldian zehar lortutako podium guztiengatik. Hala, aipatzekoa da Ruiz de Azua Europako 21 urtez azpiko txapelketan egon dela, Tallinen (Estonia).

Dapenaren kasuan, brontzezko ezkurra eman zioten Gipuzkoako junior mailako errekorra ontzeagatik –pertika saltoan– 4,95 metroko saltoa egitea lortu duelako. Denboraldi berrira begira, ostera, 5 metroko marka gainditzea du helburu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak