Espainiako Gorteetarako Hausteskundeak 2015

Hainbat debagoiendar EH Bilduren Espainiako Gorteetarako zerrendetan

EH Bilduk goizean egiun duen aurkezpeneko une bat.

Ander Rodriguez eta Amaia Larrañaga arrasatearrak Kongresurako zerrendan joango dira, eta  Maialen Urzelai oñatiarra Senaturakoan.

EH Bilduk gaur goizean aurkeztu ditu Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako Gipuzkoako zerrendak Donostian. Hiru dira zerrendatan agertzen diren debagoiendarrak. Ander Rodriguez arrasatearra laugarrena da Kongresurako zerrendan; eta Amaia Larrañaga, hau ere arrasatearra, zerrenda bereko lehenengo ordezkoa. Senaturako zerrendan bestalde, Maialen Urzelai oñatiarra dago ordezkoen artean.

''Madrilek inposatzen digun ereduak ez digu balio"

Gaurko aurkezpenean Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Marian Beitialarrangoitiak adierazi du  herri bezala asko dagoela jokoan abenduaren 20a, eta euskal herritarren ahalduntze prozesuan jauzia emateko aukera ezin hobea dela. Gaineratu du Madrildik datorren ereduak ez duela balio Euskal Herriarentzat: "Beste alderdiak gaur egungo egoerari eustea bilatzen ari dira. Beste lau urtez Madrilera begira egotea, ea zer ematen diguten; ezer onik espero ez denean. EH Bilduk, berriz, aldaketa proposatzen du. Madrilek inposatzen digun ereduak ez digu balio ez alde politikotik ezta alde sozialetik ere".

Esan du, era berean,  inori baimena eskatu gabe Euskal Herriak bere  bidea egitea dela EH Bilduren proposamena.  Bake prozesuarekin lotuta, azaldu du konponbidea ez dela Madrildik etorriko eta Euskal Herrian aliantza berriak erdiestea dela aurrera egiteko bidea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.