Egiteko lana dago oraindik
Hala ere, 55 haur eta nerabe familia baten zain daude, eta, diputatuak adierazi zuenez, ahalegin berezia eskatzen da horiekiko, askok aterabide zaila dutelako: “7 urtetik gorakoak direlako, osasun arazoak dituztelako, elkarrekin mantentzea komeni den anai-arrebak direlako edota bi urtez azpiko harrerak izatea aurreikusten delako”.
Legeak harrera familien eredua gomendatzen du ume eta gazteentzat, eta laguntza deia egin dute familia bat behar duten haurrentzat. Adingabe horiek familiaren ereduaren baitan haz eta hez daitezen konpromisoa hartu zuen Maite Peñak.