Bergara Kirol Elkarteko futbol sailetik guztira hogei entrenatzailek eman dute izena, zuzendaritzako kide den Manu Diazek azaldu duenez: "guk hamar bat-edo espero genituen, eta azkenean bikoitza izan da". Pozik azaldu da horregatik, eta jende gaztearen ikasteko gogoa nabarmendu du.
Ikastaroak zazpi saio izango ditu guztira; aurrekoa Arrasaten egin zuten, eta oraingoa berriz, Bergaran. Herri bietan hitzorduak tartekatuz joango dira, eta hurrengoa abenduaren 12an egingo dute. Beraz, zazpi zapatutan elkartuko dira, eta hiru orduko sesioak egingo dituzte.Orain arteko bi saioak "oso arrakastatsuak" izan direla esan du Diazek.
Ikastaroa itxia da, bertan izena eman duten entrenatzaileei zuzendua, eta helburua lidergoa, adimen emozionala eta coachinga lantzea da, "formakuntza integrala" jasotzen dute, ondoren entrenatzen dituzten neska-mutikoei trasmitzeko. Manu Diazek eskerrak eman nahi izan dizkio Bergarako Udaleko euskara zerbitzuari ikastaroa antolatzeagatik:oso erreminta garrantzitsua" da. Prestakuntza hori euskaraz jaso ahal izatearen garrantzia ere azpimarratu.
Bestalde, nabarmendu du Bergara Kirol Elkartean sei emakume ari direla entrenatzaile lanetan, eta guztiak eman dute izena ikastaroan.