Erabakitzeko eskubidearen inguruan beste urrats bat eman du Gure Esku Dago dinamikak

Eneko Azkarate 2015ko aza. 21a, 21:36
Eskura prozesuko une bat: zuzendaritza batzordeko kideak oholtza againean.

Ez ohiko batzar nagusia egin du zapatuan Gure Esku Dago herri dinamikak Gasteizko Europa jauregian. Bertan, azken asteotan, herririk herri, mamitzen eta eztabaidatzen aritu diren Eskura dokumentuari azken onarpena eman diote. 450 bat lagun elkartu dira eta ia erabateko adostasunez hartu dituzte erabakiak.

Hurrengo urteotarako bide orria onartu dute, finantzazioa kuota bidez egitea ere bai, eta zuzendaritza batzordea eratu dute. 75 kidez osatuta dago. "Zerbait handia egiten ari garenaren sentsazioa" sentitu dute bertan batutakoek.

1.000 bat lagun aritu dira azkeneko asteetan lanean, Eskura dokumentuaren inguruan, 60 batzordetan. Eta gaurko batzarrean eman diote azken onarpena.

"Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea daukagu, herritarron garaia da", berretsi du Gure Esku dago dinamikak. Bestalde, "herritarron arteko adostasuna bilatzeko motorra" izango dela aitortu: "Horrela, askatuko ditugu korapiloak".

"Herririk herri eta auzoz auzo, esperientzia desberdinen bitartez eta lekuan lekuko errealitatera egokituta, erabakitzeko adierazpenak osatuko ditugu. Erantzunez, batetik, bertako erabaki-nahia adierazteari, baina baita erabakiaren gauzapenak sortzen dituen korapiloak askatzeko asmotan: zer erabaki, nola, noiz... bakoitzak ahal duen tamainan, baina galderei erantzunak ematen hasteko ordua da".

Erabakitzeko Adierazpen horiek 2016ko ekainaren 12an aurkeztuko dituzte, eskualde, herri edota auzoetan, erabakitzeko borondateen adierazpen eguna izango da. Hain zuzen ere, "erabakitzeko adierazpen guzti horiek izango dira erabakia gauzatzeko ezinbesteko zaigun adostasun zabal eta eraginkorraren motore, erabakitzeko ituna bultzatuko dutenak".

Zuzendaritza Batzordea ere osatu dute 2018 urtera artekoa. Honako hauek dira kideak:

  • Zelai Nikolas
  • Iñaki Zarraoa
  • Angel Oiarbide
  • Ion Telleria
  • Ainhoa Mendibil
  • Paulo Muñoa
  • Karmele Olabarrieta
  • Mario Zubiaga
  • Josu Etxaburu
  • Mikel Muñoa
  • Gaizka Aranguren
  • Pello Urzelai
  • Imanol Esnaola
  • Mirentxu Purroy
  • Jesus Uzkudun
  • Alex Zenarruzabeitia
  • Raul Gartzia
  • Jexux Olaziregi
  • Jon Ziriza
  • Iñaki Friera
  • Loiola Martinez
  • Goiatz Murua
  • Zaloa Madariaga
  • Jone Landa
  • Ainara Fernandez
  • Itziar Esparta
  • Ana Amallobieta
  • Jon Ander Otxoa
  • Olatz Agorria
  • Arantza Sánchez
  • Iñaki Incera
  • Kepa Barañano
  • Iker Aizpurua
  • Gorka Zuloaga
  • Mikel Olano
  • Lierni Olmedo
  • Angel Mari Elkano
  • Larraitz Zubeldia
  • Ibon Rosales
  • Mikel Aznar
  • Jon Cerezal
  • Mikel Mariskal
  • Mikel Arribas
  • Urtzi Urrutikoetxea
  • Jon Arribas
  • Iñigo Jaka
  • Maddalen Arzallus
  • Idurre Eskisabel
  • Olaia Aurre
  • Oihana Astobieta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak