Gurutze Gorriak dioenez, “haur guztien eskubidea da jostailuak eta beraien adinei dagozkien jolas giroa izatea. Baina gaur egun, oraindik, haur asko dira, Gabonetan oparirik jasotzen ez dituztenak”.
Hori aldatzeko, alde batetik, herritarrek jostailu berri bat ekar dezakete Gurutze Gorrira. Ezaugarri hauek izan behar ditu: berria, hezitzailea, ez-belikoa, ez-sexista eta lankidetza bultzatzen duena.
Bestetik, diru-ekarpena egiteko aukera dago. Horretarako, honako kontu korronteak daude: Caixan, ES 22 2100 1972 07 0200049680; eta Laboral Kutxan, ES22 3035 0001 51 0010018156.
Ez dago diru-ekarpen finkorik; norberak egoki iruditzen zaion diru-kopurua eman dezake, Jostailu kanpaina kontzeptu gisa erabiliz. Laguntzaren agiria behar izanez gero, Gurutze Gorriari eskatu eta emango dio eskatzaileari.
Argibideetarako, 902 22 22 92 telefono zenbakia eta www.eljugueteeducativo.com webgunea daude.