Hasiera batean badirudi maila nazionaletik kategoria galdu berri duen Ford Mugarrik Euskadiko Txapelketan aurrean egon beharko zukeela, baina taldean egon diren aldaketekin iazkoa ez zen inondik inora erreferentzia, eta lider daude 15 punturekin.
Eta zer esan Oñatikoen gainean, mailaz igo eta urte txukuna egiteaz konformatu ez, eta puntu bat gutxiagorekin (14), baina hor daude, aurrekoek huts noiz egin zain. Hala, zapatuan bi taldeek jokatuko dute etxean, biek 18:00etan, eta biek sailkapenean erdialdean dauden bi talderen kontra, Escolapios eta Tolosa.
Eta aipamena merezi dute, baita ere, Aloñako neskek, Euskal Ligara igotzeko helburuaz dabiltzalako; asteburuan, baina, atseden izango dute.