Etxegintzak gora egin du, baina obra zibilak krisian jarraitzen du eta horrek indize orokorra beherantz bultzatzen du. Zehazki esanda, obra zibilak, hau da, azpiegiturak egiteko obrak, %18,8ko murrizketa izan zuen iazko epe beretik; etxeen eraikuntza %2,9 handitu zen epe berean.
Urtaroen eragina zuzenduta, aurtengo bigarren hiruhilekotik hirugarrenera %1,4 jaitsi da eraikuntza sektorea.
Enpleguari dagokionez, eraikuntza sektoreak %1,1eko jaitsiera izan du bigarren hiruhilekotik hirugarrenera. Bigarren hiruhilekoan ere %1,2ko jaitsiera izan zuen urte hasieratik.