Iazko epaia
Epaileak emandako epaia, eta Aretxabaletak bete beharrekoa hau zen: "Herriko Araba Ibilbideari izena aldatu eta Eskoriatzako Ibilbidea jartzea. Horrez gain, 2015eko San Pedro egunean, ekitaldi ofizial bat antolatu, eta Eskoriatzako bandera jarri beharko dute Kurtzebarriko gurutze puntan. Ekitaldi hau Atxabaltar eta Eskoitzarrek egindako giza-kate batekin osatu beharko da kargalekuko maldetan; herritarrak tartekatuz noski."
Gaur egun, Aretxabaletak epaia ez duenez bete, Eskoriatzak Kurtzebarriko gurutzea lapurtu du, eta umorezko bideotxoa egin da horren adierazgarri.