Erakunde finantzarioak Erronkak eta Europar elkarrizketak proiektuak babestuko ditu; biak ala biak garrantzia handiko gai sozialei buruzko hausnarketara bultzatzen duten ekimenak.
Mondragon Korporazioko kreditu kooperatiba bazkide estrategikoa izango da DSS2016EUren kultur proiektuaren eraikuntzan. Donostia 2016ren Elkarrizketak lan-ildoaren baitan txertatuko dira LABORAL Kutxak urtero antolatzen dituen jarduera enblematikoenetako bi: Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak Zikloa eta Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Sariak. Bi ekintzak ohi baino osoagoak eta aberatsagoak izango dira 2016an.
Kortajarenak azaldu duenez, 200.000 eta 500.000 euro arteko zifra horren barruan egongo dira bai dirutan egingo den aportazioa, bai eta programa aldetik egingo den ekarpena. Gaineratu duenez, “behin betiko ekarpena gertuago egongo da 500.000tik 200.000tik baino".