Carles Castillejo kataluniarrak egin du denborarik onena: 1.01.12 gaurko Behobia-Donostia lasterketan. Castillejok bakarrik gurutzatu du helmuga lasterketako azken 15 kilometroak bakarrik egin ostean. Emakumezkoetan Raquel Gomez izan da azkarrena. Extremadurakoaren denbora izan da 1.13.38. Debagoiendarren artean, azkarrenak Yerai Varela eta Saioa Arkonada oñatiarrak izan dira. Varelak 1.08.32ko denbora egin du, eta Arkonadak 1.27.23.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.