Gaztetatik idolotzat izan dituen txirrindulariekin lehiatuta, ametsa beteta agurtu zuen urri hasieran Eneko Lizarraldek profesional mailan egindako lehen urtea, baina etorkizuna zehazteke, aldi berean. Egun batzuk deskantsuan eginda, astean jakinarazi diote beste urte batez jarraituko duela Murias euskal taldearekin; Jon Odriozola oñatiarra da zuzendaria.