Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Amalur', hilaren 21ean Eskoriatzan

Maite Txintxurreta 2015ko aza. 9a, 10:00

Azaroaren 21ean, zapatua, Eskoriatzako eta inguruko herrietako haurrek hitzordu berezia izango dute; izan ere, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo hirukote famatuak ikuskizuna eskainiko du. Manuel Muñoz kiroldegian izango da emanaldia, arratsaldeko bostak eta erdietan hasita. Eskoriatzako Udala, Arizmendi ikastola eta Luis Ezeiza guraso elkartea izan dira antolatzaileak. Hilaren 13an jarriko dituzte salgai sarrerak.

Pailazoak ikuskizun berria aurkeztera datoz Eskoriatzara, Amalur izenekoa, lehen aldiz izango dena Debagoienean. Bertan, baserriaren eta naturaren gaia landuko dute; izan ere, Marimototsek baserritar izan nahi duela erabaki du, eta Ilargi lagunaren ondoan dihardu ikasten. Ilargi, hain zuzen, haurdun dago, eta umea izango du aurki. Hori dela eta, Pirritx, Porrotx eta Marimotos alboan izango ditu, laguntzen.

Sarrerak 13tik aurrera salgai

Hurrengo egubakoitzean, azaroak 13, jarriko dituzte salgai ikuskizun horretarako sarrerak. Kiroldegian bertan izango da horiek eskuratzeko aukera, bakoitza sei euroko prezioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak