18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da. Izena azaroaren 30era arte eman daiteke, www.kameratoia.com gunean eskuragarri dagoen fitxa osatuta.
Parte hartzaileei abenduaren 5ean esango diete zein izango den landu beharreko gaia eta zeintzuk lanek izan beharreko ezaugarriak, eta ordutik aurrera hasi ahal izango dira gehienez sei minutu iraun beharko dituen film laburra ekoizten. Lanak abenduaren 7an entregatu beharko dituzte, 14:00ak baino lehen.
Tokikom saria
Proiekzioa eta sari banaketa ekitaldia abenduaren 8an ospatuko da Durangoko Zugaza zineman. Lehen saria 1.200 eurokoa izango da, eta bigarrena 900ekoa. Aurten lehenengoz, tokiko komunikabideen elkarteak emandako 600 euroko Tokikom saria ere izango da.