2015eko iraileko indizearen bilakaerak, 2014koaren aldean, joera ezberdina izan du industri talde handietan. Ekipo-ondasunak %7,6 gehitu dira; Bitarteko ondasunak, %2,8; Kontsumo-ondasunak ,%0,6. Azken horietan, iraunkorrak %3,6 gehitu eta ez-iraunkorrak %0,5 jaitsi dira. Energia, azkenik, %4,7 jaitsi da.
2015eko iraileko hil arteko aldakuntza, abuztuaren aldean, negatiboa izan da industri talde handi guztietan. Kontsumo-ondasunak %5,1 jaitsi dira; iraunkorrak, %11,2 jaitsi, eta ez-iraunkorrak, %2,8. Bitarteko ondasunak %4,2 jaitsi dira eta Ekipo-ondasunak, %1,0. Energia %0,8 jaitsi da.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2015eko irailean, urte artean (iaztik hona) hauek izan dira: Garraio materiala, %7,7; Makineria eta ekipoa, %5,0; eta Metalurgia eta metalezko produktuak, %4,2. Eta jaitsiera handienak, berriz, hauek: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %10,1; ta Material eta ekipo elektrikoak, %0,6.
Iraileko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%5,4), Gipuzkoan (%3,5) eta Bizkaian (%0,9). Hil artean, 2015eko abuztuaren aldean, hauek dira bilakaerak: Araban %+1,2, Gipuzkoan %-4,6, Bizkaian %-2,2.