SOS Arrazakeriarekin bat egingo dute aurten Euskal Herriko hainbat udal, erakunde eta elkarteek. Debagoienan, esaterako, Elkarhezitzen eta Ekin Emakumeak ari dira erakundearekin elkarlanean.
Erakunde guzti hauen helburua bazkari baten bitartez kultura desberdinetako familiak hurbiltzea eta Euskal Herria harrera lurraldea dela erakustea da. Bizilagunak ekimenak aurreiritziak eta estereotipoak apurtu nahi ditu laugarren urtez jarraian, atzerritarrei buruzko uste okerrak deseginez. Laguntza sare eta harramanak eratzeko tresna ere izaten dute askotan atzerritzarrek ekimen hau.
Lehengo urtean 230 familiek hartu zuten parte Euskal Herrian. Aurten Txekia eta Portugalen ere ospatuko da Bizilagunak.
Parte-hartzaileak
Elkarhezitzenetik dioetenez familia hitza zentzu zabalean hartzen du ekimenak, edozein familia edo lagun taldek hartu dezake parte bazkarietan orri honetan izena emanez gero.
Dinamizatzaile izateko beste orri honetan eman behar da izena eta boluntario izateko, aldiz, hemen.
Informazio gehiago eskuratzeko 943 77 17 38 telefonora deitu daiteke edo elkarhezitzen@gmail.com helbidera idatzi.