Kursaal Eskura ekimenari esker, Debagoienetik autobusa egongo da ikuskizunera joateko, Arrasatetik, Bergaratik eta Antzuolatik. Erreserba herrietako Kultura sailetan egin behar da, hilaren 23a baino lehen.
Autobusen irteera ordutegian honakoak izango dira;
- Antzuola, Sagasti kalean 18:00etan.
- Arrasate, Garibaiko autobus geltokian 18:20ean.
- Bergara, Ibargaraiko autobus geltokian 18:35ean.