Aurreko hilabeteetako langabezia-tasak altuagoak izan dira eta, beraz, aurtengo urteko daturik onena da urrikoa; langabe kopurua Debagoieneko herri guztietan jaitsi da, gainera, Elgetan eta Leintz Gatzagan izan ezik. Eta datua ona da alderaketa iazko urtearekin eginda ere: 2015eko urrian 2014koan baino 446 langabe gutxiago zenbatu dituzte bailaran; langabezia-tasa %12,87 zen orduan.
Euskal Autonomia Erkidegoan ere zertxobait behera egin du langabeziak; Bizkaian izan da beherakarik handiena, baina Araban eta Gipuzkoan ere jaitsi da; Nafarroan, aldiz, igo egin da. Ia 155.000 langabe daude Erkidegoan, eta 41.000 gehiago Hego Euskal Herrian.
Datuak (langabe kopurua/tasa)
- Antzuola: 86, %7,92.
- Aretxabaleta: 309, %9,01.
- Arrasate: 1.514, %14,52.
- Bergara: 819, %11,74.
- Elgeta: 54, %9,11.
- Eskoriatza: 213, %10,52.
- Leintz Gatzaga: 7, %5,11.
- Oñati: 387, %7,28.
- Guztira: 3.389, %11,30.