Horrez gain, epe laburreko kalifikazioa ere berretsi du (F2), baita “viability” edo berezko sendotasunari buruzkoa ere, babes publikoak aintzat hartu gabe (bbb+).
Mondragon Korporazioko kreditu kooperatibaren esanetan, “epe luzeko ratingaren oinarria entitatearen sendotasun indibiduala da, eta aintzat hartzen du, batez ere, Laboral Kutxaren arriskuen gestio ona”. Horren isla da sektoreko batez besteko kaudimen, apalankatze eta arrisku-estaldura ratioak baino hobeak izatea. Eta bereziki aipatzen ditu kapitalizazio-maila handia, finantza-profil egokia eta entitateak dituen zalantzazkoen estaldura sendoak (probisioak).
Fitchek positiboki baloratu du Laboral Kutxak tokian duen finkatze sendoa, eta baita bere bezeroen gordailuetan oinarritutako likidezia egitura ere.
Honako kalifikazioa eman die Fitch-ek Hego Euskal Herriko eta Espainiako bankuei:
Banco Santander: A-
BBVA: A-
Laboral Kutxa: BBB+
Caja Rural: BBB+
CaixaBank: BBB
Kutxabank: BBB
Bankia: BB+
Banco Popular: BB-