Asier Altuna bera eta 'Amama' pelikula, asteon Bergaran

Julen Iriondo 2015ko aza. 2a, 12:57

Zabalotegi aretoan ikusteko aukera egongo da Asier Altuna zuzendari bergararraren Amama filma asteburu honetan. Aurretik, zuzendariarekin berarekin solasaldia egongo da eguaztenean, hileko lehen eguazteneko azokako egitarauaren barruan.

Azaroaren 4an, hileko lehen eguazteneko azokarekin batera, 19:00etan, Amama filmaren making off-a eta Asier Altunarekin eta baserri esparruko eragileekin solasaldia izango da Oxirondo azokan. Solasaldian parte hartuko duten baserritarrak dira: Aierdi baserriko Rosarito, bizitza osoa baserriari eskaini dion emakume baserritarra; Nere Azpiazu, Durangon lur batzuk hartu eta  nekazaritzarako hautua egin duen gazte bergararra; eta Maite Aristegi, moderatzaile.

'Amama' pelikula Zabalotegi aretoan

Azaroaren 6an

  • 22:00etan, gaztelerazko azpitituluekin.

Azaroaren 7an

  • 19:30ean, gaztelerazko azpititulurik gabe.
  • 22:00etan, gaztelerazko azpitituluekin.

 

Amama filmaren hiru emanaldietarako, leihatila 6an, 21:00etan, irekiko dute Zabalotegi aretoan. 7an emanaldiak baino ordu bete lehenago irekiko dute leihatila, sarrerarik geldituz gero. Pertsona bakoitzak gehienera lau sarrera hartu ahal izango ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak